Borrar
Itzulia Basque Challenge proba zikloturista jaio da

Itzulia Basque Challenge proba zikloturista jaio da

World Tour mailako lasterketa izango da eta apirilaren 9an lehiatuko da, profesionala bukatu eta hurrengo egunean

IKER MENDIA

Viernes, 6 de enero 2023, 20:06

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Itzuliaren proba zikloturista, Itzulia Basque Challenge izenekoa, apirilaren 9an izango da, proba profesionala bukatu eta hurrengo egunean. Antolakuntzatik azaldu dutenez lan eskerga dago ekimenaren atzean, baina zikloturistei profesionalek bizitakoaren antzeko esperientzia bizitzeko aukera eskaintzeko gogoa nahikoa motibazioa izan da helburua erdiesteko.

Ibilbide zorrotzak, World Tour azpiegiturak, sarbidea VIP guneetara lasterketa profesionala lehiatzen den bitartean eta beste zerbitzu eta ezusteko asko, pixkanaka jakinaraziko dituztenak. Helburua Euskadi munduari erakustea da, Itzuliaren markaren bidez. Txirrindularitzaren zale guztiek esperientzia paregabea bizi ahal izango dute.

Proba Basque Challenge enpresaren eskutik jaio da. Enpresa horren xedea lurraldea eta txirrindularitza sustatzea da, bi marka handi eta ezagunen bitartez, Itzulia Basque Country eta Donostiako Klasikoaren bitartez, hain zuzen. Proba zikloturista antolatzeaz gain, talde antolatuak kudeatuko dira, etapen azken kilometroak txirrindulari profesional ohiekin egiteko. Produktu hau Itzuliaz bizikletan disfrutatu eta helmugak VIP gunetik ikusi nahi dituzten talde, enpresa edo grupetei zuzenduta dago. Urteko gainerako egunetan, txirrindulari profesional ohiekin batera Euskadi bizikletaz ezagutzeko paketeak eta bidaiak antolatzen ditu.

Web-orria dagoeneko erabilgarri dago eta hurrengo asteetan xehetasun gehiago emango dituzte ibilbideei, izen-emateei, barne dauden zerbitzuei eta beste gauza askori buruz. Newsletterrean izena eman dezakezu, berri guztiak zure e-mailean jasotzeko.

Publicidad

Publicidad

Noticia patrocinada

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios