Borrar
Simon Yates, atzoko etapan. KARLIS
Pamplona izan, Iruñea izan

Pamplona izan, Iruñea izan

Joseba Lezeta

San Sebastián

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Miércoles, 10 de abril 2019, 07:54

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hamazazpi urte baino ez zituen 1982ko apirilaren 13an Euskal Herriko antolakuntzak tropela baino ordu laurden lehenago bidea zabaltzeko jartzen zuen automobilera igo zen mutilak. Txirrindulari proba bat barrutik bizi-tzeko aurreneko aukera zuen. Etapa Azpeitian hasi eta Berako Ibardinen bukatzen zen. Etzegarateko gaina hartu eta, beherakoan, Guardia Zibileko kideak zain zeuden Otsaurteko bidegurutzean, errepide nafarretan Ertzaintzaren lekukoa hartzeko gertu. Ordura arte, dena zuzen. Baita Sakanan barrena ere.

Iruñera heldu bezain laster azaldu ziren, baina, oztopoak. Iñaki Lete zenak banderadun motorzaleekin babestu zituen hiriaren sarrerako bideguru-tzeak. Baina batere gabe geratu zen. Udaltzainik ez zen ageri inon. Semaforoak martxan zeuden, bazter guztietatik sar-tzen ziren automobilak karrerak igaro beharreko bidera... Halako batean geratu egin behar izan zuen autoa, Guardia Zibileko motordunak eta burua heldu arte. Txirrindulariak Iruñeko atarian zeuden. Taconeran gora zetozen. Nola edo hala, aurrera egin zuten buruko ibilgailuek. Gorrian zeuden semaforoak gaindituz, balaztadak han eta hemen, espaloiren bat ere zapaldu zuten... Iruñeko irteerara heldu arte. Han hartu zuten arnasa.

Dirudienez, Euskal Herriko Itzulia Nafarroatik igarotzea ez zen guztien gogoko. Hiriburu barrutik igarotzeko agindutako laguntza bertan behera geratu zen, abisurik gabe. Politika eta kirola nahastu zituzten, egoera korapilotsua sortuz, arriskua eraginez.

Urteetan ez zen Euskal Herriko Itzulirik berriro igaro Iruñeko kaleetatik. Duela bi handik abiatu zen, ordea. Atzo semaforoak kontrolpean zeuden, bidegurutzeak babestuta eta bidea irekita. Normaltasuna nagusitu zen. Beti behar lukeen bezala, Pamplonara ala Iruñera heldu, izen bat ala bestea jarri, batak ala besteak agindu.

Ordu laurden estua bizitzea egokitu zitzaion hamazazpi urteko mutil hari. Bataio hura ez zen gozoena izan. Begiak itxi, isildu eta belarriak erne. Ahal zen bezala. Une haren ondoren zerbait hobea etorriko zen itxaropenez. Txirrindularitzari eta Euskal Herriko Itzuliari estimazioa hartzeko era asko daude.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios